Gero eta sarriago erabiltzen dugu sare sozialak sortu eta kudeatzeko facebook gunea. Post hau ere, facebook-etik ari naiz idazten.
Ba, aste honetako albistea da facebook euskaraturik daukagula.
Oraindik hitz kate batzuk falta diren arren, ia gune osoa euskaraz ikusi daiteke. Itzela.
Euskaraketa, facebook erabiltzaileen lana izan da guztia, eta ikusten da euskaldunon artean, facebook euskaratzeko prest egon den jende asko izan dela.
Gaur sartu eta euskaratuta ikusteak, asko poztu nau.